• 2015-01-19

    Puzzle hezkidetzailea sortu dugu elkarkidetzan
    Aniztasunaz Gozatu puzzle hezkidetzailea sortu dugu Emaisia Elkartea eta Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean. Balioetan hezteko baliabide pedagogikoak sortzeari ekin zion aspaldi, eta hauxe, Emaisiaren Xake Mate jolas ez sexisten bildumako azken alea da.

    99 piezaz osatuta dago, eta besteak beste, aniztasun funtzionala, ingurumena, parekidetasuna, kulturartekotasuna eta aisialdi osasuntsu eta hezitzailea ditu ardatz.

    Haurrekin balioak landu eta errespetuan zein aniztasunean oinarritutako hezkuntza sustatzeko tresna berria da.

    Eskaera egiteko

    Telefonoz, emailez edota bulegora etorriz eska dezakezu. 5 euro balio du bakoitzak eta kopuru handitan merketzeko aukera egon daiteke.

  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus